47. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

2021erako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Moncayoko Ur Mankomunitateko buruak, 2021eko otsailaren 10ean, honako ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik 217/2020 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana maiatzaren 18an, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea 2021ean Moncayoko Ur Mankomunitatean izanen diren jaiegunen egutegia bulegoetarako eta langile guztiendako. Hona hemen:

1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2021. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Irailaren 29a, herriko festa.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira, urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Urteko lanaldiaren banaketa doitzeko, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek lanik gabeko eguntzat joko dira, eta egunotan bulegoak itxirik egonen dira: urriaren 11, Pilareko Andre Mariaren egunaren zubia, abenduaren 7a, Andre Maria Sortzez Garbiaren egunaren zubia, eta abenduaren 24a eta 31. Irailaren 29an bulegoak itxita egonen dira, herriko jaia izanen baita Mankomunitateko langile guztiendako.

6:30 orduko aldea izanik, langileak erabakiko du noiz hartu horiek, behar den baimenarekin.

Bigarrena.–Urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 da.

Hirugarrena.–Moncayoko Ur Mankomunitateko Erregistro Orokorra 08:00etatik 15:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita, ediktuen bidez, Moncayoko Ur Mankomunitateko iragarki-taulan ere.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluari, kide anitzeko organo horren hurrengo bilkura arruntean.

Seigarrena.–Ordezkari sindikalari adieraztea ezen egutegi proposamenarekin batera azaltzen diren guardiak ez datozela bat langileek egiten dituzten erreten-zerbitzuaren berezko ezaugarriekin.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea Moncayoko Ur Mankomunitateko udal langileen sindikatuen ordezkariei.

Corellan, 2021eko otsailaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2102487