47. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Gaztediaren Mahaia izeneko partaidetza-organo sektorialaren berariazko funtzionamendu-araudia. Hasierako onespena

Udaleko Osoko Bilkurak, legezko quoruma edukita, honako erabaki hau hartu zuen 2021eko otsailaren 4an:

1.–Hasiera batez onestea Iruñeko Gaztediaren Mahaia izeneko partaidetza-organo sektorialaren berariazko funtzionamendu-araudia.

2.–Espedientea jendaurrean paratzea 30 egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzetik aitzina.

Espedientea erakusgai dago Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Zuzendaritzan (Descalzos kalea, 72. 1. solairua, 948 420 532).

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 11n.–Alkate Udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2102503