47. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

Ostatuaren errentamendua

2021eko otsailaren 8an egindako ohiko osoko bilkuran, adostu zen lehiaketa publikoa egitea, ostatuaren errentamendua esleitzeko.

–Xedea: ostatuaren errentamendua.

–Epea: urtebete; urtez urte berritzen ahalko da 4 urte egin arte.

–Kanona: lehenbiziko urtean, 200,00 euro/hilabeteko + BEZa. Bigarren urtetik aurrera 300,00 euro/hilabeteko + BEZa. Hirugarren urtetik aurrera Nafarroan egoniko KPIaren arabera goratuko da.

–Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza-agirian zehazten dena. Nafarroako Kontratazio Atarian ageri da.

–Bermeak: ez da behin-behineko bermerik eskatzen; eta adjudikaziodunarendako behin betiko bermea 1.200,00 eurokoa izanen da.

Oizen, 2021eko otsailaren 11n.–Alkatea, Ugutz Zelaieta Fernandez.

Iragarkiaren kodea: L2102507