47. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Ordenantza fiskala, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko otsailaren 9an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala (2 zenbakidun ordenantza).

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunean, haren aurkako erreklamazioak eta/edo alegazioak aurkez daitezen.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.

Noain Elortzibarren, 2021eko otsailaren 10ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2102355