47. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin, behin betiko onesten da 2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 294. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean.

LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioak

Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Osagarriak: lanpostuko osagarria: %11; bateraezintasunekoa: %35, lanaldiaren luzapenekoa: %10; 19/2008 Foru Dekretua: %3,72. Egoera: hutsik. Batasunean, Allingo Udalarekin.

Lan-kontratudun finkoak

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kopurua: 1. Mailako osagarria: %12; lanpostukoa: %22; 19/2008 Foru Dekretua: %3,21. Egoera: jardunean eta batasunean, Allingo Udalarekin.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kopurua: 1. Lanaldia: %60. Mailako osagarria: %12; lanpostukoa: %11,65. Egoera: hutsik.

LANGILEEN IZEN ZERRENDA

Administrazio-kontratudunak

Izen-deiturak: M.ª Pilar Barragán García. Lanpostua: idazkaria. Antzinatasuna: 1997ko urtarrilaren 9a. Gradua: 4.

Lan-kontratudun finkoak

Izen-deiturak: Jesús Lara Ciordia. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 2002ko otsailaren 2a.

Aldi baterako lan-kontratudunak

Izen-deiturak: Sara Chandia Garriz. Lanpostua: administrari-ofiziala. Antzinatasuna: 2012ko urtarrilaren 10a.

Metautenen, 2021eko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2102574