47. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Ezkontza zibila egiteko eskumenak eskuordetzea

Data honetako Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi Fabiola Martínez Sanchoren esku utzi du 2021eko otsailaren 15ean ezkontza zibila udaletxean egiteko eskudantziaren erabilera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3. artikuluarekin (lege horrek hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Mendabian, 2021eko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2102500