47. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Aldaketa, Hilerriko zerbitzuak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Hilerriko zerbitzuak arautzen dituen udal ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, udal ordenantza horren aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lerinen, 2021eko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2102498