47. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Fontellasko Udalak, 2021eko otsailaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen aldatzea 2019ko ekainaren 27ko osoko bilkura berezian hartutako erabakia (2019ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 20koa), honela:

1. Indarrik gabe uzten da Andrés Agorreta Arriazu alkate udalburuarendako ezarritako araubidea: urtean 27.598,56 euro gordineko ordainsaria, dedikazio partzialean aritzeagatik (lanaldiaren %75), eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide egitea, Udalaren kargura.

2. Mantentzen da Erika Lasheras Munárriz lehen alkateorde eta Hezkuntza, Festen eta Gazteriaren zinegotzi delegatuarendako ezarritako araubidea: urtean 6.900,00 euro gordineko ordainsaria, dedikazio partzialean aritzeagatik (lanaldiaren %25), eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide egitea, Udalaren kargura.

3. Mantentzen da Francisco Javier Lamana Ibuarben bigarren alkateorde eta Kirol eta Gizarte Zerbitzuen zinegotzi delegatuarendako ezarritako araubidea: urtean 6.900,00 euro gordineko ordainsaria, dedikazio partzialean aritzeagatik (lanaldiaren %25), eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide egitea, Udalaren kargura.

4. Mantentzen da Sheila Pérez Martínez Kulturako,Teknologia Berrietako eta Emakumearen zinegotzi delegatuarendako ezarritako araubidea: urtean 6.900,00 euro gordineko ordainsaria, dedikazio partzialean aritzeagatik (lanaldiaren %25), eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide egitea, Udalaren kargura.

5. Mantentzen da ez dedikazio ordaindurik ez Gizarte Segurantzako altarik ez duten Udalbatzako kideei honako bilkura-sariak ordaintzeko ezarritako araubidea:

–Osoko bilkurak: 90,00 euro/saioa.

–Batzordeak: 90,00 euro/saioa.

–Udalez gaindiko organoak: 90,00 euro/saioa.

6. Aurreko puntua azaltzeko, udalez gaindiko organoetara joatea aipatzen denean honako hauetaz ari gara: EDER partzuergoa, Eskola-kontseilua, Erriberako Mankomunitatea, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Tutera Ekialdeko osasun barrutia, SAT Camino AC, Lodosako Ubideko Ureztatzaileen Batzarra, izan daitezkeen hirigintzako konpentsazio batzordeak, eta baita Fontellasko Udalak ordezkaritza izan dezakeen kide anitzeko beste edozein organo ere.

Fontellasen, 2021eko otsailaren 12an.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2102570