47. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2021erako zerga-tasak eta karga-tasak. Behin betiko onespena

Fontellasko Udalak, 2021eko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasa, karga, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenen espedientea onetsi zuen 2020ko azaroaren 12ko osoko bilkuran.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin eta harekin bat heldu den gainerako legeriarekin, espedientea jendaurrean egonen zen 30 egun baliodunean, 2020ko 279. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ean, argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesdunek azter zezaten eta egoki juzgatzen zituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten, jarritako epearen barnean.

Ez denez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, argitara ematen dira 2021eko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenak.

Zerga-tasak

–Lurraren kontribuzioa: %0,3752.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,20.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren indizea, 1,4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 2ko 2/1995 Foru Legeak ezarritako gehienekoak, balioaren gehikuntza sortu zen aldiaren arabera.
  • Karga-tasa: %21.

–Zirkulazio zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

Ondareko diru-sarrerak

–Ureztapenak: 14,00 euro/erregu.

Tasak eta prezio publikoak

–Konpultsa: 3,00 euro.

–Fotokopia: 0,20 euro.

–A3 fotokopia: 0,40 euro.

–Kolorezko fotokopia: 1,00 euro.

–Kolorezko A3 fotokopia: 2,00 euro.

–Ziurtagiria: 1,00 euro.

–Fax orria: 0,50 euro.

–Lurzati zedula: 1,00 euro.

–Ezkontza zibilaren tasa, herrian erroldatuta daudenentzat: 50,00 euro, baldin gutxienez ere bi ezkontideetako bat herrian erroldatua badago (ulertuko da erroldaturik dagoela baldin 2021eko apirilaren 1a baino lehenago hala agertzen direnak); herrian erroldatu gabekoentzako tasa, ezkontza zibilerako: 100,00 euro.

–Nitxoak: 710,00 euro.

–Pasabideak: 77,00 euro.

–Igerilekuak (erroldatutzat jotzen dira 2021eko apirilaren 1a baino lehenago hala agertzen direnak).

• Bonuak:

Bainu-denboraldia hasi baino lehen edo hasitakoan 4 urte betetzen dituzten erabiltzaileek behar den bonua atera beharko dute.

  • Lagun baten abonamendua: 62,00 euro.
  • Erroldatu gabeko lagun baten abonamendua: 90,00 euro.
  • Erroldatu gabeko lagun baten abonamendua, hilabetekoa: 57,00 euro.
  • 2 lagunen abonamendua: 95,00 euro.
  • Erroldatu gabeko 2 lagunen abonamendua: 145,00 euro.
  • 3 lagunen abonamendua: 126,00 euro.
  • Erroldatu gabeko 3 lagunen abonamendua: 184,00 euro.
  • 4 lagunen abonamendua: 152,00 euro.
  • Erroldatu gabeko 4 lagunen abonamendua: 208,00 euro.
  • 5 lagunen abonamendua: 161,00 euro.
  • Erroldatu gabeko 5 lagunen abonamendua: 223,00 euro.
  • 65 urtetik goitiko erroldatuen abonamenduak: 31,00 euro.
  • Erroldatu gabeko 65 urtetik goitikoen abonamenduak: 75,00 euro.
  • 65 urtetik goitiko bi lagun erroldatuen abonamenduak: 47,50 euro.
  • Erroldatu gabeko 65 urtetik goitiko bi lagunen abonamenduak: 120,00 euro.

• Sarrerak:

  • Haurren sarrerak (0-3 urte beteak): dohainik.
  • Haurren sarrerak (4-10 urte beteak): 3,00 euro.
  • Helduen sarrerak (11 urte betetzetik gora): 7,00 euro.

Igerileku-denboraldia 3 hilabetetik beheitikoa bada, zenbateko horiek igerilekuaren iraupena zenbatesten den hilabeteen arabera hainbana daitezke.

Abonamenduen prezioei 5 eurokoa gehitu dakieke bonu bakoitzean sartutako pertsona bakoitzeko, baldin eta, arauzko eskakizunak edo gomendioak betetzeagatik, beharrezkotzat jotzen bada aplikatzea kontrolatzeko sistema mugatu bat, sarbideak eta salmentak ordaintzeko plataforma telematikoen bidez.

–Gimnasioko eta pilotalekuko abonamenduak:

  • 20 saioko abonamenduak: 45,00 euro.
  • 20 saioko abonamenduak erroldatu gabeentzat: 60,00 euro.
  • Eguneroko sarrerak gimnasioan eta pilotalekuan: 3,00 euro.
  • Eguneroko sarrerak gimnasioan eta pilotalekuan, erroldatu gabeentzat: 5,00 euro.

–Kirol pisten erabilera, taldeentzat:

  • Kirol askotarako barreneko pista: 30,00 euro orduko.
  • Futbol zelai txikia: 110,00 euro orduko.
  • Padel pista:
  • 4 euro laguneko.
  • 15 orduko abonamendua: 45,00 euro laguneko.
  • Igerilekuetako denboraldiko erabiltzaileentzako erabilera esklusiboa: 2,50 euro orduko.

Kalea obretarako okupatzea: 1,00 euro/metro karratua/eguna, laugarren egunetik aitzina.

–Higiezinak lehen aldiz okupatzeko lizentzia; oin berriko eraikinak: 191,00 euro/etxebizitza; zaharberritu, handitu edo egitura moldatzea: 147,00 euro/etxebizitza.

–Irekitzeko lizentziak edo jardueretakoak: 215,00 euro.

–Banantzeko lizentziak: 51,00 euro.

–Haurtzaindegia (eskolatzea eta jantokia), Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

–Ferietako saltokiak, barrakak: 1,00 euro/metro koadroa/eguna.

–Musika eskola, 2020-2021 ikasturtea:

Hastapeneko matrikula, edo bakarrik solfeoa, kanpotarrentzat

30,00 euro

Hastapena (45 minutu)

17,00 euro hilean

Solfeoa bakarrik

22,00 euro hilean

Matrikula, kanpotarrentzat

55,00 euro

Musika tresna bakarrik (30 minutu)

28,00 euro hilean

Musika tresna bakarrik (45 minutu)

34,00 euro hilean

Solfeoa (60 minutu) eta musika tresna (30 minutu)

50,00 euro hilean

Solfeoa (60 minutu) eta musika tresna (45 minutu)

56,00 euro hilean

Solfeoa (60 minutu) eta bi musika tresna (45 minutu eta 45 minutu)

80,00 euro hilean

Bi musika tresna (30 minutu eta 45 minutu)

62,00 euro hilean

–Udalaren lokalak lagatzea (Kultura Etxeko 1. eta 2. gelak):

Oro har: 150,00 euro orduko.

Udal taldeak: 50,00 euro orduko.

Beste lokal batzuk lagatzea, klaseak emateko: 5,00 euro orduko.

Ostatuen terrazak: 6,00 euro/metro karratua, ordenantzaren arabera.

Aulkiak alokatzea: euro 1,00 aulkiko.

Fontellasen, 2021eko otsailaren 12an.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2102534