47. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

2021erako tasak eta karga-tasak. Hasierako onespena

Beireko Udalak, 2020ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, tasak eta karga-tasak hasiera batez onesteko erabakia hartu zuen. Indarra hartuko dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko onespena argitaratuta, edo jendaurreko aldia iragan ondoren baldin alegaziorik aurkezten ez bada.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, Udal Idazkaritzan, eta, nahi izanez gero, aurkez ditzaten bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira.

Hauxe da tasa berri bakarra: ezkontzak, 50,00 euro erroldatuentzat eta 100,00 euro erroldatu gabeentzat.

Beiren, 2021eko otsailaren 12an.–Alkatea, Ainara González Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2102561