47. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

2021eko lan egutegia eta egun baliogabeen egutegia

Baztango Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, 3. puntuan erabaki zuen:

1.–Onestea Baztango Udalaren zerbitzuko langileen 2021. urteko jaiegunen egutegia, igandeez gain honako hau izanen delarik:

Urtarrilaren 1a eta 6a; martxoaren 19a; apirilaren 1a, 2a eta 5a; maiatzaren 1a; uztailaren 24a (12:00etatik aurrera); uztailaren 26a, 27a eta 28a; urriaren 12a eta 29a (Baztango besta eguna), azaroaren 1a; abenduaren 3a, 6a, 8a eta 25a.

Abenduaren 24an eta 31n lan-ordutegia bi ordu murriztuko da eta bi egunetako lanaldia 13:00etan amaituko da.

Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia orokorrean 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Ordutegiaren zati finkoa eta beraz nahitaez bertan egotekoa 9:00etatik 15:00etara izanen da; gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 7:30etik 9:00etara eta 15:00etatik 16:30era.

Langileek bete beharreko gehieneko ordu kopurua (1592) koadratzearren ordu-poltsa izanen dute familia eta lana bateratzeko edota norberaren aferetarako, gehiegizko lan-orduen ondorioz sortutakoa. 2021erako onetsi den lan egutegiaren arabera 45 ordu izango dira. Ordu hauek ezingo zaizkie opor egunei gehitu.

2.–Adieraztea orobat baliogabeak izanen direla 2021 urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak. Baztango Udaleko Erregistro Orokorra 9:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ortziralera, lanegunetan, ondoko salbuespenekin: abenduaren 24an eta 31n 9:00etatik 13:00etara izanen da.

Baztanen, 2021eko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2102359