47. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2021erako tasak, prezio publikoak eta zergak. Hasierako onespena

Aresoko Udalak, 2021eko otsailaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2021ean indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako tasak eta prezio publikoak jendaurrean egonen dira, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo iradokizunak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira 2021erako zerga-tasa, tasa eta prezio publiko horiek eta bere osotasunean argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Areson, 2021eko otsailaren 11n.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2102506