47. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

59/2021 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, proiektu honetako lanek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten duena: “Bidegurutzea egokitzeko eraikuntza NA-134 errepidean, 52+300 KPan, San Adriango udal mugartean (Nafarroa)”.

Lurralde Kohesiorako kontseilariak urriaren 16an emandako 64/2020 Foru Aginduaren bidez, “NA-134 errepidean, 52+300 k.p.an, San Adriango udal mugartean (Nafarroa), bidegurutzea egokitzeko eraikuntza proiektua” onetsi zen behin-behinekoz eta, horrekin batera, jendaurrean jarri zen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda (2020ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 5ekoa).

Nafarroako Gobernuak, 2020ko abenduaren 16an hartutako Erabakiaren bidez, “NA-134 errepidean, 52+300 k.p.an, San Adriango udal mugartean (Nafarroa), bidegurutzea egokitzeko eraikuntza” izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzen zuen, nahitaez desjabetzeko.

Lurralde Kohesiorako kontseilariak abenduaren 30ean emandako 95/2020 Foru Aginduaren bidez, “Bidegurutzea egokitzeko eraikuntza NA-134 errepidean, 52+300 KPan, San Adriango udal mugartean (Nafarroa)” izeneko proiektua behin betiko onetsi zen. Foru Agindua 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 26koan.

Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. “Bidegurutzea egokitzeko eraikuntza NA-134 errepidean, 52+300 KPan, San Adriango udal mugartean (Nafarroa)” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2021eko martxoaren 30ean eta 31n San Adriango udaletxean ager daitezen, okupatu aurreko aktak egiteko, eta hala badagokio, okupazio aktak egiteko.

2. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkari hedatuenetako bietan eta San Adriango Udalaren iragarki-taulan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ebazpen hau igortzea San Adriango Udalari eta Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari.

Iruñean, 2021eko otsailaren 4an.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Pedro Andrés López Vera.

Iragarkiaren kodea: F2102393