124. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2023ko 2., 3., 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2023ko maiatzaren 25ean egindako ohiko bilkuran, udalbatzako kideen gehiengoaren bidez erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldirako 2023ko aurrekontu orokor eta bakar onetsian 2., 3., 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak egiteari buruzko espedientea.

Espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2023ko 2., 3., 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak behin betikoak bilakatuko dira, eta argitaratu eginen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Mendabian, 2023ko ekainaren 1ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2308718