43. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkateak bereganatzea Berdintasuneko Informazio Batzordeko burutza

Alkatetzaren 73/2021 Ebazpena, otsailaren 4koa.

Alkatetzak, ebazpen bidez, Elena Petri Navarlazen esku utzi zuen Berdintasuneko Informazio eta Jarraipenerako Udal Batzorde Iraunkorraren burutzaren eskudantzia, honako hauek aintzat harturik: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125. eta 38. artikuluak eta aipatu batzordeak egindako proposamena.

Elena Petri Navarlaz ez dagoenez, ezin izanen du informazio batzorde horren hurrengo bilkurarako deialdia egin, ezta bertako buru izan ere.

Hori dela eta, egokitzat jotzen da alkateak eskuordetutako burutza bereganatzea, Berdintasuneko Informazio Batzordeak funtzionamendu zuzena izate aldera.

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. eta 125. artikuluak eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikulua,

EBAZTEN DUT:

1. Alkateak bereganatzea Berdintasuneko Informazio eta Jarraipenerako Udal Batzorde Iraunkorraren 2021eko otsailaren 4ko bilkuraren burutza.

2. Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, AFEren 44.2 artikuluan xedatuari jarraikiz. Horrek ez du galarazten bereganatzeak eraginkortasuna izatea ebazpen hau sinatzen denetik aurrera.

3. Osoko Bilkurari bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

Zizur Nagusian, 2021eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2101969