43. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Elkano-Ibiriku-Egueseko 1. sektoreko AR-1eko B3 unitate morfologikoari eragiten dion Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren hasierako onarpena

Honen bidez, jakitera ematen da Eguesibarko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko otsailaren 4an egindako ohiko bilkuran, erabaki bat hartu zuela, zeinaren bidez hasieran onesten baitzuen AR-1eko B3 unitate morfologikoari eragiten dion Hiri Jarduketarako Plan Berezia (Elkano-Ibiriku-Egues 1. Sektorea), JMA Libesa SAk sustatua.

Interesdun orok kontsultatu ahal izango du espedientea eta, hala badagokio, egoki iritzitako alegazioak egin ahal izango ditu iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Sarrigurenen, 2021eko otsailaren 8an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2102163