43. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Sarrigurengo kirol hiriaren eta Eguesibarko udal kiroldegiaren barne-araudian. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2020ko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Sarrigurengo kirol hiriaren eta Eguesibarko udal kiroldegiaren barne-araudiaren 21.ter artikuluan (Udako hamabostaldiko abonamendua, instalazioetako abonatuen ardura duten zaintzaileentzat).

Aldaketa horien hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2020ko 283. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 4an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu da, honekin batera ematen den testuaren arabera.

Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian.

Sarrigurengo kirol hiriaren eta Eguesibarko udal kiroldegiaren barne-araudia.

Aldatu egin da 21.ter artikulua. Udako hamabostaldiko abonamendua, instalazioetako abonatuen ardura duten zaintzaileentzat. Hona hemen haren edukia:

Abonatuek eskuratu ahalko dute zaintzaile arduradunendako udako hamabostaldiko abonamendua, baldin eta beren kargura badituzte adingabe abonatuak edo mendekotasun egoeran dauden pertsonak (Nafarroako Gobernuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak ziurtatuta), eta nahi baldin badute abonatu gabeko helduek beren seme-alabak zaintzea Udalaren kirol instalazioetan. Zaintzaileak izan daitezke Eguesibarren erroldatu gabeko ahaideak, edo adingabeak edo mendetakotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko kontratatutako pertsonak.

Abonu hori eskuratu nahi duten ahaideak erroldatuak izan ahalko dira baldin eta:

1.–Mendekotasun egoeran dauden abonatuen zaintzaile izateko akreditazioa badute, Nafarroako Gobernuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak edo beste autonomia erkidego batzuetako pareko erakunde ofizial batek emana.

2.–Kirol instalazioak erabiltzeko ezintasuna frogatzen duen txosten medikoa aurkezten badute.

Hamabostaldiko abonamendua eskudirutan ordainduko da.

Abonamendu hori elkarren segidako 15 egun naturaletarako izanen da, eta Eguesibarko Udalak urte bakoitzean ezartzen duen udako denboraldirako soilik erosten ahalko da, betiere denboraldi horretarako ezartzen den ordutegiaren barrenean.

Familia-unitate bakoitzeko pertsona batek soilik eros dezake udako hamabostaldiko abonamendua.

Instalazioetako abonatuez arduratzen diren zaintzaileendako hamabostaldiko abonamendua duten pertsonak ez dira instalazioetako abonatutzat joko, eta karneta erabili beharko dute beti instalazioan sartzeko.

Honako eremu hauek erabiltzen ahalko dituzte, ez besterik: kanpoko igerilekuak, kanpoko berdegunea, askaldegien eremua; igerileku estaliak (spa eremua izan ezik) eta haurrentzako parkea.

Udako hamabostaldiko abonamendua dutenak bi instalazioetan sartzen ahal dira, edozein dela abonamendua eskuratu zuten instalazioa.

Zein adingaberentzat eskatu den abonamendua, harekin sartu beharko da instalazioetan.

Eskaera egiteko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Zaintzailearekiko lan-harremana justifikatzen duen laneko dokumentazioa (lan-kontratua eta gizarte-segurantzako alta).

–NANa/familia-liburua, egiaztatzen duena adingabearekin edo mendekotasuna duen pertsonarekin odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko harremana duela.

–Mendekotasun egoeran dauden abonatuen zaintzaile direla frogatzen duen dokumentazioa, Nafarroako Gobernuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak edo beste autonomia erkidego batzuetako pareko erakunde ofizial batek emana.

–Kirol instalazioak erabiltzeko ezintasuna frogatzen duen txosten medikoa.

–Erroldatze-ziurtagiria, eskabidearen egunekoa.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko otsailaren 4an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2101996