43. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Okupazioa, 1. poligonoko 215., 224., 227., 229. eta 477. herri-lurzatiena eta 2. poligonoko 122. herri-lurzatiarena. Hasierako onespena

Untzitiko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko urtarrilaren 26an egin bilkuran, gehiengo osoz onetsi zuen Untzitiko Kontzejuko herri-lurzati hauen okupazioa: 1. poligonoko 215., 224., 227., 229. eta 477. herri-lurzatiak eta 2. poligonoko 122. herri-lurzatia, telefoniako instalazioak lur azpitik bideratzeko Urrotz-Hiria, Itzagaondoa eta Untzitibar udal-mugarteetan. Halaber, onetsi zuen baldintzen agiria eta espedienteari lotutako gainerako dokumentazioa. Agiri horiek guztiak jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatuarekin bat.

Untzitiko Kontzejuan, 2021eko urtarrilaren 26an.–Kontzejuko burua, Juan M.ª Astrain Elizalde.

Iragarkiaren kodea: L2102238