43. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Ukarko Udalak, 2021eko otsailaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.

Aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995i buruzko 2/1995 Foru Legearen 196. eta 202. artikuluetan xedatutakoarekin.

Ukarren, 2021eko otsailaren 10ean.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2102204