43. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Erromantzatuko Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021. urteko plantilla organikoa.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2021eko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Erromantzatuan, 2021eko otsailaren 11n.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

2021eko PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: garbitzailea. Maila: E. Osagarria: %35,95. Lanaldi mota: partziala (lanaldiaren %9,79). Egoera: jardunean.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Osagarria: %12. Lanaldi mota: partziala (lanaldiaren %50). Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Garbitzailea: Ana María Orradre Berruete. Antzinatasuna: 2008ko azaroaren 1a.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Víctor Narciso Malo Sánchez. Antzinatasuna: 2020ko ekainaren 22a.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legearen 235.3 artikuluari jarraikiz, martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak eman idazketaren arabera, ondotik ematen diren zehaztapenak egiten dira organikoki Irunberriko eta Urraulgoitiko udalen menean egoteagatik udal horien plantilla organikoan agertuko diren langile partekatuen gainean:

–Irunberriko eta Erromantzatuko Udalen Batasuneko idazkaria.

–Urraulgoitiko eta Erromantzatuko Udalen Batasuneko administrari laguntzailea.

Iragarkiaren kodea: L2102362