43. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa apustu aretoen erregulazioan Udal Planaren hirigintzako araudi orokorraren barruan. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-JUL-21 (8/CU).

“Ikusirik udalaren web-orrian argitaratutako ordenantza proposamenari egindako ekarpen eta alegazioak; Iruñeko Udal Planaren 28. artikuluan aldaketa xehatua egiteko proiektua, Tokiko Gobernu Batzarrak onetsia, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako legelariaren 2021eko urtarrilaren 21eko txostena, Osoko Bilkurako idazkariaren 2021eko urtarrilaren 25eko txostena, Hezkuntza, Herritarren Parte Hartze eta Gazteria Arloaren 2021eko urtarrilaren 27ko txostena eta Hirigintzako Gerentziako kudeatzailearen ondokoaren 2021eko urtarrilaren 28ko txostena,

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea 2021eko urtarrilaren 14ko txosten hau: “Apustu aretoak eta joko lokalak arautu eta ludopatiari aurrea hartzeko neurriak ezartzeko ordenantza proposamenari hirigintzaren ikuspegitik egindako ekarpen eta alegazioen azterketa”.

2. Hasiera batez onestea Iruñeko Udal Planaren Hirigintzako Araudi Orokorraren 28. artikuluan (“Erabileraren bateragarritasunaren araubidea””) aldaketa xehatua egiteko agiria, apustu aretoak arautzeari dagokionez. Aldaketa Iruñeko Udalak sustatu du, eta helburua da jar litezkeen apustu aretoak, joko lokalak eta antzekoak arautzea.

3. Hasierako onespen honek esan nahi du bere horretan mantentzen dela apustu aretoak, joko lokalak eta bingoak jartzeko lizentzien tramitazioa eteteko erabakia, Tokiko Gobernu Batzarrak hartu zuena 2019ko azaroaren 18an (13/US) eta organo berak berretsi zuena 2020ko urriaren 5ean (5/US).

4. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

5. Erabaki honen berri ematea honako hauei: Iruñerriko Mankomunitateari, Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko Alorrari, Máquinas Recreativas de Navarrari, Nafarroako Apustuen Elkarteari, Ermitagañako auzo elkarteari, Aralar ludopaten elkarteari, Txantreako Arga auzo elkarteari eta Josu Pascual Coreri”.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko otsailaren 10an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2102358