43. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAIZKO KONTZEJUA

Herri-lurraren okupazioa, 3. poligonoko 359. lurzatian. Hasierako onespena

Artaizko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko otsailaren 4an egin bilkuran, gehiengo osoz onetsi zuen Artaizko Kontzejuko herri-lurrak okupatzea, zehazki, 3. poligonoko 359. lurzatian, telefoniako instalazioak lur azpitik bideratzeko Urrotz-Hiria, Itzagaondoa eta Untzitibar udal-mugarteetan. Halaber, onetsi zuen baldintzen agiria eta espedienteari lotutako gainerako dokumentazioa. Agiri horiek guztiak jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatuarekin bat.

Artaizko kontzejuan, 2021eko otsailaren 4an.–Kontzejuko burua, Guillermo Cabodevilla Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L2102664