43. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2021eko otsailaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarrari dagokion 1/2021 aurrekontu-aldaketa. Kreditu-gehigarria da.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Olaibarren, 2021eko otsailaren 3an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2102146