43. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2021eko otsailaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarriak aldatzeko espedientea. Espedientearen xedea da oinarriak egokitzea abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legean xedatutakoari (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko foru legea aldatu zuen).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, auzotarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, xedatutakoarekin.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Olaibarren, 2021eko otsailaren 3an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2101990