43. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Bete dadin Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean ondotik zehazten den espedientea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

–Sustatzailea: Biloriako Kontzejua.

–Jarduera: Biloriako hondakin-uren arazketa.

–Tokia: 109. lurzatia, 8. poligonoa; alderdia: El Prado.

–Kontzeju-mugartea: Biloria.

Lanan, 2020ko urtarrilaren 8an.–Alkate udalburua, José Javier Galdeano Asarta.

Iragarkiaren kodea: L2101971