43. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

3/2020 eta 4/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Iturengo Udalak, 2020ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020. urteko aurrekontuko 3. eta 4. aldaketak.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 296. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Beraz, behin betiko onesten dira aurrekontu-aldaketak, eta horien laburpena argitaratzen da.

AURREKONTU-ALDAKETAK. HIRUGARREN ALDAKETA

GASTUAK:

1-1510-21000.–Kaleak eta bideak zaintzea eta konpontzea: 11.800,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1-1510-21000.–Festak eta erromeriak: 11.800,00 euro.

AURREKONTU-ALDAKETAK. LAUGARREN ALDAKETA

GASTUAK:

1-9200-64100.–Egoitza elektronikoa: 2.559,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

7508003.–Dirulaguntza, egoitza elektronikoa: 1.279,50 euro.

1-3380-22620.–Festak eta erromeriak: 1.279,50 euro.

Iturenen, 2021eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2101993