43. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa, Bide publikoan terrazak eta ostalaritzari zein merkataritzari loturiko beste elementu batzuk paratzea arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2020ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Bide publikoan terrazak eta ostalaritzari loturiko beste elementu batzuk paratzea arautzen duen udal ordenantzan, haien eremua handitzeko. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2020ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 2an, eta Udalaren iragarki-taulan. 570/2020 espedientea.

Uharten, 2021eko otsailaren 9an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

ALDAKETA, BIDE PUBLIKOAN TERRAZAK ETA OSTALARITZARI ZEIN MERKATARITZARI LOTURIKO BESTE ELEMENTU BATZUK PARATZEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN

Aldatutako paragrafoak honela gelditu dira:

“8. artikulua. Bide publikoaren baldintzak terrazen instalazioari begira.

1. Oro har, terrazak zer establezimenduri lotuta dauden, establezimendu horren eraikineko fatxadaren ondo-ondoan kokatuko dira eta fatxada horren lerrokadurarekiko paraleloan. Establezimenduko fatxadaren zabalera nolakoa, halakoa edo txikiagoa izanen da terraza eta haren aurrean kokatuko da. Galtzadaren aldean oinezkoak pasatzeko eremu bat gorde beharko da, terrazako langileek ez dezaten oinezkoen ohiko joan-etorria eragotzi.

Salbuespen gisa, eta bi metroko distantzia soziala mantentzea nahitaezkoa den bitartean, baimendu ahalko dira establezimenduaren fatxadaren zabalera gainditzen duten terrazak. Udal agintzaritzak zehaztuko du terrazen zabalera, kontuan hartuta kokalekua eta ingurua, baina inoiz ez da izanen establezimenduaren fatxadaren zabalera halako bi baino handiagoa. Nolanahi ere, Udalak beretzat gordetzen du salbuespenezko handitze hori iraungitzeko ahalmena bi metroko distantzia sozialaren betebeharra bukatu aurretik, edo luzatzekoa, betebehar hori bukatu denean.

9.2.5 artikulua. Paragrafo hau eransten da:

5. Betiere, galtzadaren gehigarrietan terrazak instalatzean establezimenduaren fatxadaren parean dauden aparkatzeko tokiak soilik hartuko dira, halakorik baldin badago, eta ez dituzte inola ere okupatuko beste leku batzuetako aparkalekuak. Egituraren neurriak ezin izanen dira izan establezimenduko fatxadaren zabalera eta aparkatzeko eremu okupatuaren sakonera baino handiagoak, betiere aparkatzeko toki okupatuen tipologia eta ezaugarrietara egokitu beharko baitira (ilaran edo baterian). Salbuespen gisa, eta bi metroko distantzia soziala mantentzea nahitaezkoa den bitartean, baimendu ahalko dira establezimenduaren fatxadaren zabalera gainditzen duten terrazak. Udal agintzaritzak zehaztuko du terrazen zabalera, kontuan hartuta kokalekua eta ingurua, baina inoiz ez da izanen establezimenduaren fatxadaren zabalera halako bi baino handiagoa. Nolanahi ere, Udalak beretzat gordetzen du salbuespenezko handitze hori iraungitzeko ahalmena bi metroko distantzia sozialaren betebeharra bukatu aurretik, edo luzatzekoa, betebehar hori bukatu denean.”

Iragarkiaren kodea: L2102171