43. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

1. poligonoko 532. herri-lurzatiaren okupazioa. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2020ko otsailaren 10ean egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Garinoaingo Udalaren herri-lurra okupatzeko espedientea, 26 erlategi jartzeko 1. poligonoko 532. lurzatian. Erlategiek 52 m² okupatzen dituzte gutxi gorabehera.

Agintzen da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (https://garinoain.sedelectronica.es), 15 eguneko epean jendaurrean egon dadin. Epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezko jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluarekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Garinoainen, 2021eko otsailaren 10ean.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2102334