43. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 623. eta 624. lurzatietan. Hasierako onespena

Otsailaren 1eko 12/2021 Ebazpenaren bidez, Alkatetzak hasiera batez onetsi zuen Etxauriko 2. poligonoko 623. eta 624. lurzatien xehetasun-azterketa, Maitane eta Eneko Suarez Lesakak sustatua.

Aditzera ematen da, bizilagunek eta gainerako interesdunek espedientea aztertu ahal dezaten Udal Idazkaritzan, eta alegazioak aurkeztu ahal ditzaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Etxaurin, 2021eko otsailaren 8an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2102322