43. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Deialdia, dirulaguntzak eman daitezen euskarazko udalekuetara joateko 2021. urtean. Laburpena

2021eko urtarrilaren 28ko Osoko Bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onetsia. DDBN (identifikazioa): 547415.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/547415).

Kanpalekura joan den adingabearen gurasoek edo legezko tutoreek jasoko dute laguntza. Esteribarren erroldaturik egongo da kanpalekuak irauten duen bitartean, laguntza eskatzeko unean eta Lehen Hezkuntzako edo DBHko ikaslea izan beharko du.

Eskabideak 2021eko irailaren 1etik 30era bitarte aurkeztuko dira Udal Erregistroan, eskabide sinatuaren bidez. Eskabideekin batera deialdiaren bosgarren oinarrian eskatzen diren agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Esteribarren, 2021ko otsailaren 3an.–Alkatea, M.ª Matilde Añon Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2101748