43. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Ordenantza, arautzen dituena Norberaren kontsumorako eguzki energia fotovoltaikoaren edota eolikoaren instalazioak. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2020ko abenduaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Norberaren kontsumorako eguzki energia fotovoltaikoaren edota eolikoaren instalazioak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, auzotarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Berbintzanan, 2021eko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2102099