42. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 11n, 2/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 2/2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aldaketak, zehatz-mehatz:

–Aparteko kredituaren espedientea:

1.–Gastu goitituak.

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 5.600,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 3.692,51 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.628,64 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 50.271,90 euro.

Gastuak, guztira: 64.193,05 euro.

2.–Espedientearen finantzaketa.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.300,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 41.276,62 euro.

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina: 19.616,43 euro.

Finantzaketa, guztira: 64.193,05 euro.

–Kreditu-gehigarriaren espedientea:

1.–Gastu goitituak.

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 2.800,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 352,20 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.621,05 euro.

Gastuak, guztira: 4.773,25 euro.

2.–Espedientearen finantzaketa.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 1.621,05 euro.

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina: 3.152,20 euro.

Finantzaketa, guztira: 4.773,25 euro.

Erromantzatuan, 2021eko otsailaren 11n.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2102361