42. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Ordenantza, Dirulaguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2021eko otsailaren 2an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Eraikinak zaharberritzeko Milagroko Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespen hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Milagron, 2021eko otsailaren 8an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2102127