42. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Deialdia, dirulaguntzak eman daitezen jarduera oziokulturaletarako eta euskara sustatzeko, 2021. urtean. Laburpena

2021eko urtarrilaren 28ko Osoko Bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onetsia. DDBN (identifikazioa): 547457.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/547457).

Jarduera sozial eta kulturalak egiten dituzten elkarteentzat, baldin eta Esteribarko biztanleei zuzentzen bazaizkie eta Esteribarko bizitza publikoan gizarte, elkarte, kultura edo jolas mailan parte hartzea sustatzen badute. Halaber, berdintasuna sustatzeko edo euskara sustatzeko jarduerak.

Eskabideak Udalaren Erregistroan aurkeztuko dira, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabeteko epean.

Esteribarren, 2021eko otsailaren 3an.–Alkatea, M.ª Matilde Añon Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2101757