42. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/03869 JV/ espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Hormigones de Yanci SA.

Helbidea: Darío de Regoyos kalea, 20, 20305 Irun (Gipuzkoa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Bidasoa-1/0100.

Tokia: Arkaitza harrobia.

Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lurren lehengoratzeak zenbait fase ditu:

bete beharreko eremuan lanean hasi aurretik, 47ko kotan berma bat eginen da iparraldeko aldeari eusteko, eta drainatze sakon bat eginen da, 185 metro lineal ingurukoa; beheko aldean, putzu bat izanen da, 20 bat metro sakon, non ura ateratzeko ponpa bat kokatuko den.

Harrobiko errefuseko materialarekin beteko da, 29.505 m²-ko azalera lortu arte, eta 45eko kotatik 38ko kotara malda txiki bat izanen du. Areka perimetral bat egiten ahalko da, eta, iparraldean, babesteko kabailoi bat, 1,50 metro altu, harrobiaren aurreko aldearen ezpondatik 5 metrora, eta, ekialdean, N-121 errepidearen ezponda bermatuko da. Lurzatiaren perimetroa itxiko da, 50 cm-ko altuera izanen duen harresi batekin eta 1,50 metroko altuera izanen duen sare metaliko batekin.

Eta hori aditzera ematen da orok jakin dezan hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutakoarekin kaltetuak ateratzen direla uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten epe horretan, Berako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan ( (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko otsailaren 10ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2102496