42. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04038 JV/ espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Aroztegia jauregiaren inguruko UPSaren Konpentsazio Batzordea.

Helbidea: Berroa kalea, 4. 117. bulegoa, 31192 Taxoare, Aranguren (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Telleria eta Lavadero.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Bagerdi-1/0100/140, Telleria eta Lavadero-1/0100/140.

Tokia: Hegoaldeko zubia, Iparraldeko zubia, Erdiko zubia.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Errekak gurutzatzeko obretan hiru zubi eginen dira, 5,50 metroko zabalera izanen dutenak, luzera eta altuera desberdinekoak. Lavadero errekak 18,98 metroko luzera du, eta 4,10 metroko altuera. Telleria errekak 12,05 metroko luzera du, eta 3,12 metroko altuera. Bi errekek bat egiten duten tokian, 12 metroko luzera eta 4,10 metroko altuera.

Hormigoi armatuzko egiturek 2,50 × 0,90 metroko zapatak izanen dituzte. Estribuen altxaera 2,50 × 2,50 metrokoa da, eta lurrean sartutako lauzak izanen ditu, 6,50 × 0,50 metrokoak, behar den luzeran.

Zubi horiek sartzeko eta ateratzeko hegalak izanen dituzte, eta betegarriari eusteko inpostak, hormigoi armatuzkoak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko otsailaren 5ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2102128