42. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04012 NL/sr espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Lorenzo Zubillaga Goicoechea.

Helbidea: Etxaburua kalea 6, 1. B, Betelu, 31890 Betelu (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabea.

Eskatutako emaria: 0,0058 l/s.

Tokia: Andubi alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Betelu (Nafarroa).

Erabilera: abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura hartzeko kutxatila bat erabiliko da. Kutxatila horretatik hodi bat ateratzen da 2 m³-ko edukiera duen biltegi bateraino. Hodia bordaraino eramanen da, non 50 ardiri emanen zaien edaten.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Beteluko udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko otsailaren 4an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2102125