42. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-OC-342

Santakarako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Santakarako Udala.

Xedea: zuhaitzak landatzea 46,21 hektareatan, zura ustiatzeko; hektarea horietatik 39,15 jabari publiko hidraulikoan daude, eta gainerakoak polizia-eremuan.

Ur-ibilgua: Aragoi ibaia.

Alderdia: poligonoa: 6; lurzatia: 5054-A eta 334, poligonoa: 6; lurzatia: 5152 eta 5235, poligonoa: 6; lurzatia: 5427-A eta 5425-AB, poligonoa: 7, lurzatia: 5585-A.

Udalerria: Santakara (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatutakoak, 72. artikuluan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, eta scdph-obras@chebro.es helbide elektronikoaren bidez eskaera egiten dutenen eskura.

Zaragozan, 2021eko otsailaren 5ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2102176