42. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2021eko urtarrilaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa.

Espedienteak jendaurrean egonen dira Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkez ditzakete.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

San Adrianen, 2021eko otsailaren 3an.–Mankomunitateko burua, Sara Díaz Santolalla.

Iragarkiaren kodea: L2101915