42. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Ariztigain Kanpineko Plan Bereziaren aldaketa. Hasierako onespena

Osoko Bilkuraren 2021ko otsailaren 5ean erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen Ariztigain Kanpineko Plan Bereziaren aldaketa, Ariztigain SLek sustatua.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten baitu), espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, argitara emanen da Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.

Sunbillan, 2021ko otsailaren 12an.–Alkateordea, Jose Fco. Errandonea Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2102607