42. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

247/2021 EBAZPENA, 2021eko otsailaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2021eko otsailaren 2an emandako 169/2021 Ebazpenean atzemandako akatsa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko otsailaren 2ko 169/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko atal, bulego eta antzeko unitateetako burutzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Bi akats atzeman dira III. eranskineko 233 eta 437 zenbakidun lanpostuen baldintza espezifikoetan; hartara, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da haiek zuzentzea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2021eko otsailaren 2an emandako 169/2021 Ebazpenean antzeman den akatsa, III. eranskineko honako lanpostu hauen baldintza espezifikoei dagokienez:

–233. lanpostua: Antzinako Funtsaren eta Bilduma Berezien Bulegoko arduraduna / Zerbitzuen Atala / Liburutegi Zerbitzua.

Honela dioen tokian: “C/D maila”.

Honela esan behar du: “B maila”.

–437. lanpostua: Ikastegien eta Sailen koordinatzailea / Ikastegiak eta Sailak Koordinatzeko Unitatea / Kudeaketa Hobetzeko Atala / Antolamendurako, Kalitaterako eta Prozesuetarako Zerbitzua.

Honela dioen tokian: “C/D maila”.

Honela esan behar du: “B/C maila”.

Bigarrena.–Ebazpen hau Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko otsailaren 11n.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F2102529