41. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Aurrekontuetako 2/2020, 3/2020, 4/2020 aldaketak. Behin betiko onetsirik

Aurrekontuetako 2/2020,3/2020,4/2020 aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2021eko urtarrilaren 5eko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2/2020 ALDAKETA

Kreditu berezia

9200 6820001 Udaletxeko zaharberritze lanak: 4.380,56 euro.

FINANTZAZIO ITURRIAK:

7508008 Libreki erabaki beharrekoak atalaren diru-laguntza: 4.380,00 euro.

3/2020 ALDAKETA

Kreditu transferentziak

4121 6810001 BASO JARDUERAK: 15.889,71 euro.

FINANTZAZIO ITURRIAK:

4121 6810000 Abeltzaintza azpiegiturak: 15.889,71 euro.

4/2020 ALDAKETA

Kreditu gehigarria

1522 6820000 Garbitoki zaharreko teilatua: 23.239,49 euro.

FINANTZAZIO ITURRIAK:

7508009 Agenda 21 diru-laguntza garbitokia: 20.000,00 euro.

7508008 Libreki erabaki beharrekoak ataleko diru-laguntza: 3.239,49 euro.

Auritzen, 2021eko otsailaren 2an.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L2101991