41. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2020ko aurrekontuko 13. eta 14. aldaketak. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 13/2020 eta 14/2020 aurrekontu-aldaketak egitea 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu-transferentziei buruzkoak.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan 15 egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz xedatua dagoena irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea) eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan aurrekontuan aldaketa egiteko erabakien publizitateari buruz, aurrekontua betearazteko oinarrien arabera.

Arroitzen, 2021eko otsailaren 2an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2101907