41. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

11/2020 eta 12/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 11-2020 eta 12-2020 aurrekontu-aldaketak egitea (aparteko kredituak) 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean. Erabaki hori 296. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an.

Jendaurreko epea iragan baita haien aurkako alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu dira aipatu aurrekontu-aldaketak, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan ezarritakoarekin. Hona hemen aldaketak:

11/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Gastuak: Aparteko kreditua.

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1 1650 61900

Argiteria publikoa berritzeko obra

241.831,50

GASTUAK, GUZTIRA

241.831,50

Finantzaketa: IDAEren mailegua.

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1 91100

IDAEren epe luzeko mailegua, argiteria berritzeko obrarako

241.831,50

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

241.831,50

12/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Gastuak: Aparteko kreditua.

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1 0110 91100

IDAEren mailegua amortizatzeko hileko kuota

3.000,00

GASTUAK, GUZTIRA

3.000,00

Finantzaketa: Diruzaintzako gerakina.

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1 87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

3.000,00

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

3.000,00

Arroitzen, 2021eko otsailaren 3an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2101906