41. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04041 JV/ espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA (Nasuvinsa).

Helbidea: Sanduzelaiko etorb., 8 - behea, 31012 Iruña (Nafarroa).

Ibaiaren izena eta kodea: Bidasoa-1/0100.

Tokia: Lekaroz.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lekarozko enpresen campusaren ur hornidura berriaren obrak Iruritako ur biltegitik abiatzen dira, 63 eta 75 mm-ko diametroko PEAA hodien bidez, zanga batetik Baztan errekarantz. Bidean, familia bakarreko etxebizitza bat eta udal hiltegia hornituko dute. Baztan ibaia NA-4404 errepideko zubitik gurutzatuko da, taulari atxikia, goiko uren aldetik, altzairu galvanizatuzko kutxa batean babestua. Gero, enpresen campus aldera eramanen da, banaketa-kutxatilara arte.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko otsailaren 5ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2102073