41. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

2010eko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Aberingo Udalak, 2021eko otsailaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Aberin/Muniainen, 2021eko otsailaren 11n.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2102373