41. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-OC-38

María Faustina Marín Azpilicuetak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Maria Faustina Marín Azpilicueta.

Xedea: zuhaitzak moztea 0,1367 hektareatan, zura ustiatzeko; hektarea horietatik 0,07 jabari publiko hidraulikoan daude, eta gainerakoak polizia-eremuan.

Ur-ibilgua: Ega ibaia.

Alderdia: La Sierna; 5. poligonoa, 333 B. lurzatia.

Udalerria: Labeaga-Iguzkitza (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatutakoak, 72. artikuluan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2021eko otsailaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2102122