41. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Aurrekontuetako 1/2020 aldaketa behin betiko onetsirik

Aurrekontuetako 1/2020 aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2021eko urtarrilaren 14ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kreditu gehikuntzak

4620000 Udalen diru-sarreren derrama: 3.319,17 euro.

Finantzabidea:

87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 3.319,17 euro.

Erroibarren, 2021eko otsailaren 4an.–Mankomunitateko burua, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2102107