41. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

13/2020 eta 14/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2020ko abenduaren 14an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2020ko aurrekontu orokorra aldatzeko 13/2020 eta 14/2020 espedienteak, aparteko kredituak gaitzeko.

2020ko 301. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29an, jendaurrean jartzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko iragarkia. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak, lege beraren 202.1 artikuluarekin loturik, ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jotzen dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuaren arabera.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

13/2020 ETA 14/2020 AURREKONTU-ALDAKETAK

Kreditu-gehigarriak

01104-93100.–Futbol zelairako maileguaren amortizazioa: 19.926,98 euro.

01101-93100.–2010eko inbertsioetarako maileguaren amortizazioa: 413.962,01 euro.

Finantzaketa

8700000.–Gastu orokorretarako 2019ko diruzaintzako gerakina: 433.888,99 euro.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Valtierrako Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Valtierran, 2021eko otsailaren 8an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2102192