41. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2020eko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea. Iragarkiak argitaratu ziren Udalaren iragarki-taulan eta 2021eko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrillaren 18an, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen zituzten erreklamazioak aurkez zitzaten argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean. Epe horretan ez da espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere.

Epe hori iragan denez espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu eta jaso gabe, aplikatzekoa den araudiaren edukia ikusirik (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta harekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 276. artikuluak), espedientea behin betiko onetsitzat jotzen da eta argitara ematen da haren laburpena. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 400.967,90 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 636.310,87 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.238,08 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 299.932,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 172.457,67 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 50.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 39.389,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.600.295,52 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 566.918,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 56.600,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 111.614,34 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 618.432,36 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 203.230,82 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 43.500,00 euro.

8. kapitulua.–Finanzia pasiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finanzia aktiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.600.295,52 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko otsailaren 9an.–Alkatea, Martin M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2102242